Kanpaldi batekin amaituko dituzte gazte udalekuak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko uzt. 23a, 11:11

Udaleku irekitako neska-mutikoak eta begiraleak, lehen egunean.

Albina inguruan egingo dute lo ekintza eta kirol udalekuetako gazteek.

Amaitzear dira udaleku irekiak eta gazte udalekuak. Udaleku irekiei dagokienez, gaur egingo dute azken festa. 101 ume ibili dira udaleku irekietan, uztailaren 7a ezkero.

Bestalde, ekintza eta kirol udalekuak izan dituzte 12 eta 16 urte bitartekoek. Eguraldi ona lagun, hainbat ekintza egiteko aukera izan dute: konkis ginkana, parrillada, Zarauzko hondartzan izan dira, eta gaur kanpaldia egingo dute. 18 gaztek eman dute izena udalekuetan.

Kanpaldia, bihar arte

17:30ean elkartuko dira udaletxe azpian, eta lo-zakuak hartuta gaua pasako dute Albina inguruan. Bihar, azken jaia egin ondoren etxera bueltatuko dira. Nabarmendu behar da gazteekin eurekin erabaki zela udalekuetako egitaraua: ekainean bilera irekia egin zuten udalekuetan parte hartzeko interesa zutenekin, elkarren artean programa definitzeko. Oihana Amezkua zinegotziak dio "bizitasun eta alaitasun handia" egon dela egunotan herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak