Esther Ciudad organo-jotzaileak kontzertua eskainiko du gaur, egubakoitza, San Martin parrokian. Foru Aldundiak antolatzen duen Arabako Organoaren Jaialdiaren barruan izango da emanaldia, 19:00etan. Ciudad zaragozarra da eta han egin zituen organo ikasketak. Europan eta Amerikan zehar ibili izan da birak egiten.