Domekako ziklismo probak trafikoan eragina izango du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko uztailaren 17a

Artxiboko irudia.

Dorletako Ama ziklismo proba Aramaiotik pasako da eta eragina izango du trafikoan.

Domekan, uztailaren 18an, 43. Dorletako Ama proba jokatuko dute. Lasterketa Aramaiotik pasako da: 10:15etik 11:00etara bitartean Iturzuri eta Nardeaga kaleetatik; 10:30etik 11:20ra bi-tartean Behekoinduspetik sartu, eta A-4021 eta A-3920 errepideak zeharkatuko dituzte. Trafikoa zabalik egongo da txirrindularirik ez dagoenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak