Sua erabiltzea debekatuta dago Araba osoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko uztailaren 17a

Salbuespenez, landa ingurune osoan sua erabiltzea debekatu du Foru Aldundiak.

Araua indarrean egongo da irailaren 19ra arte. Ezingo da sua egin: edozein motatako landa lurzorutan, mendi publiko zein pribatuetan, naturgune babestuetan, parke probintzialetan eta aisialdiguneetan, eta probintzia edo toki titulartasuneko errepideetako atsedenguneetan.

Era berean, debekatuta dago erretegiak, barbakoak eta sua egiteko instalazio eramangarriak eta finkoak erabiltzea. Tokiko parkeetan baimendutako barbakoak bakarrik erabil daitezke, eta egur-ikatza erabiltzea da gomendioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak