Edurne Kortabarria eta Pilar Irasuegi, lore ederrenen jabe

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko uzt. 16a, 09:00

Udalak antolatu duen lehiaketan Pilar Irasuegi eta Edurne Kortabarria izan dira irabazleak.

Banatu dituzte Aramaio loratzen ekimeneko sariak. Udalak lehenengo aldiz antolatu du balkoi eta etxe atariak loreekin apaintzeko lehiaketa, eta lehenengo edizio honetan bederatzi parte hartzailek eman dute izena.

Bi kategoriatan banatu dituzte sariak: leiho eta balkoien kategorian Pilar Irasuegi Altuna izan da irabazlea eta etxe atarien kategorian, Edurne Kortabarria Ortueta, hain zuzen. 200 euroko sari bana irabazi dute bi irabazleek. Parte hartzaileen arten 50 euroko saria ere zozketatu dute eta irabazlea Ruben Arriolabengoa Unzueta izan da.

"Lehiaketan parte hartu, zergatik ez?", pentsatu zuen Pilar Irasuegik izena ematerakoan. Lore artean bizi dela dio, bere zaletasuna loreak direla. Balkoietan, batez ere, geranioak ditu; horrez gain, hainbat zuhaixka eta kaktus ere badituela dio. Etxearen aurrealdea bezain polita atzealdea dauka, baina alde hori ez da ikusten. Loreak polit izateko trukurik ez dagoela dio: "Zaindu egin behar dira, maitasuna eman. Lore bat gaixo samar baldin badago, zaindu egiten dut, ez dut sikatzen uzten".

Edurne Kortabarriak dio garai ona dela loreendako. Batez ere, ahizpek animatuta eman zuen izena lehiaketan. Arraga auzoan bizi da eta etxe atarian geranioak, alegriak... ditu, baita hortentsiak ere: "Orain da hortentsien garaia". Saria sorpresaz hartu du, eta ilusioa egin dio: "Beste balkoi batzuk ere dotore daude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak