Txalapartariek Mendi Parta eguna ospatuko dute Durakogainen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko uzt. 16a, 10:00

Artxiboko irudia.

Ttakun txalaparta taldeak Mendi Parta eguna ospatuko du bihar, zapatua. Durakogain mendira igoko dira, 10:30ean elkartuko dira Kruzeta gainean.

Durakogainen txalaparta saio libreak egingo dituzte, 11:00etan. Gainera, hara joango direnen artean txorizoa eta sagardoa banatuko dute. Giro aparta izango dute.

Aurtengo Mendi Parta eguna, baina, ez da Durakogainen amaituko. Ttakun txalaparta taldeko kideek Urmugako ekitaldian parte hartuko dute. Pago zaharren inguruan elkartuko dira ekimenean parte hartzeko eta txalaparta jotzeko. 13:30ean pago zaharren ekitaldian egoteko, Durakogaindik 12:30ean hartuko dute beherako bidea.

Ttakun taldeko kideak gogotsu daude; izan ere, hamabost hilabeteko etenaldiaren ondoren, ekitaldia egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak