Helduendako oporren programa zabaldu berri dute; interesa duenak uztailaren 30era arte izango du izena emateko aukera. Bost programa egongo dira aukeran: Penintsula edo Balearrak, Kanariak, Portugal, kultur zirkuituak eta natura turismoa.
Programan parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak dira:
- Sistema publikoko erretiro-pentsioduna izatea.
- Alarguntasun pentsioduna eta 55 urte edo gehiago izatea.
- Beste kontzeptu batzuen pentsioduna edo dirulaguntzen onuraduna izatea eta, kasu horietan guztietan 60 urte edo gehiago izatea.
- Gizarte segurantzako sistemako titularra edo onuraduna izatea eta 65 urte edo gehiago izatea.
- Bueltatu den emigratzailea izan eta egondako herrialdeko sistema publikoko Gizarte Segurantzako pentsioduna izatea.
Informazio gehiago behar duenak udaletxeko Gizarte Zerbitzura jo beharko du.