Beste behin, Anbotoko Mari mendian geratu da, Aramaiora jaitsi gabe

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko uzt. 2a, 20:53

Anbotoko Mari gerturatu da Aramaiora, baina menditik begira geratu da. Anbototik jaitsi eta herriko dantzariekin dantzan egin du.

Hau da Anbotoko Marik Aramaioko herritarrei bidali dien mezua:

"Sasi guztien gainetik, hodei guztien azpitik badator Mari Anbotoko kobazulotik.

Herrira begira ari da, oraindik jaitsi ezinik, zomorro denak uxatu eta, halako batean, herriko plazan agertuko da suzko bola bilakatuta.

Egun hori iritsi bitartean, trantsizio jaiak ditugu aurtengoak.

Erritualak garrantzitsuak direlako, elkar ikusteko aukera izango dugu, musika entzuteko, herriko dantzariekin gozatzeko...​Baina oraindik ez dira akelarretarako garaiak, horregatik Mari gerturatu bai, baina menditik begira geratu zaigu. 

Bizitza ospatzen ikusiko gaitu, bizitzak zaintzen ditugun bitartean, errespetuz eta zentzuz jokatzen dugularik, herritarrok oreka horretan arituko garela sinetsita...​

Sasi guztien gainetik...​
Elkar zaindu eta gozatu!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak