18:00etan hasiko dira partiduak, eta gaurko jardunaldian txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte. Etxekoen partetik hiru pilotari irtengo dira kantxara: Markel Arriolabengoa, Asier del Campo eta Julen Olaizola.
Aurrean izango dituztenak izango dira: Arriolabengoak Txukun Lakuko Aitor Alavaren aurka jokatuko du; Del Campok Zaramagako Jagoba Ugarteren aurka; eta Olaizolak Txukun Lakuko Orkatz Otxoaren aurka."Ondo jokatuz gero hiru partiduak irabazteko modukoak dira", azaldu du Del Campok.
Hala, kanporaketa gainditu eta finalerdietarako txartela lortzea izango da Aramaioko pilotarien helburua. Horretarako, herritarren babesa izango dute.
Aurtengo denboraldian Aramaioko pilotariak egiten dabiltzan lana nabarmentzekoa da; Arriolabengoa, esaterako, banakako Arabako txapelduna da, gazte mailan.