Bost izan dira iazko uztailetik hona Aramaion jaio diren umeak. Horietako bat 2020an jaio zen eta beste laurak aurten. Hala, domekan, 13:00etan, ongietorria egingo zaie jaioberriei kanpoko frontoian.
Iazko ekitaldiarekin alderatuta gutxiago izango dira aurten ongietorria jasoko dutenak; izan ere, iazko jaietan hamar izan ziren.