Herriko erretiratuen eskulanen erakusketa bihar inauguratuko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko uzt. 2a, 18:00

Udaletxean dauden baskulak; erakusketara eramango dute, Sastiñara.

Alaiak erretiratuen elkarteak eta Aramaioko Udalak antolatuta, eskulanen erakusketa inauguratuko dute bihar, zapatua.

Cristina Etxenausia zinegotzia eta erretiratuen elkarteko presidente Migel Loiti izango dira inaugurazioan, 12:00etan. "Esker on hitzak izango ditugu parte hartu dutenendako. Oso garrantzitsua da herrian horrelako erakusketa bat izatea", dio Etxenausiak. 

Hamazazpi artista

Herriko erretiratuen artean deialdia egin zuten: hamazazpik parte hartuko dute erakusketan. Denetarikoak egongo dira: margolanak, egurrezko lanak, buztina, argazkiak, beirarekin egindako lanak... Gainera, udaletxean dauden bi baskulak ere Sastiñara eramango dituzte.

Ordutegia

Erakusketako ordutegia izango da: bihar, etzi eta astelehenean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; uztailaren 9an, egubakoitza, 18:00etatik 20:00etara; eta uztailaren 10ean, zapatua, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00eta-tik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak