3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako udaleku irekiak uztailaren 7an hasiko dituzte, eguaztena. 10:00etatik 13:00etara bitarteko ordutegian egingo dituzte. Oihana Amezkua zinegotziak azaldu du 101 umek eman dutela izena.
Gaztetxoen aisialdia
Herriko gaztetxoek ere izango dute euren aisialdia. Aurten, musika eta kirol eskaintza izango dute: uztailaren 8tik 15 era bitartean, Musika sortzen udalekuak izango dituzte. Helburua da abesti bat sortu eta grabatzea; bestetik, uztailaren 19tik 25era bitartean, ekintza eta kirol udalekuak egingo dituzte.
Udaleku horiek prestatzeko egin duten prozesuan jarri du fokua Amezkuak. Izan ere, gaztetxoen iritziak jasotzen ibili dira, guztien gustukoak egiteko. Gainera, prozesuaren helburua Aramaion nerabeei zuzendutako aisialdi talde bat sortzea da.