Aurkeztu dute Aramaioko "trantsizio jaien" egitaraua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 30a, 16:55
2019ko San Martin jaietako artxibo irudia.

Aramaioko Udalak aurkeztu du "trantsizio jaien" egitaraua. Udalak herriko hainbat eragile eta elkarterekin antolatutako egitaraua da. Horrela deitu diote ohiko jaiak ordezkatzera datorren egitarauari. Besteak beste, ez da txupinazorik edo Mariren jaitsierarik egingo.

Uztailak 1, eguena

  • 19:00etan Papargorri abesbatzaren kurtso amaiera emanaldia parkean.

Uztailak 2, egubakoitza

  • 18:00etan pilota partiduak kiroldegian.
  • 22:00etan kontzertuak txosna gunean: Kai Nakai eta Dupla

Uztailak 3, zapatua

  • 9:00etatik 14:00etara: Hockey partiduak kiroldegian.
  • 10:00etatik 12:0etara: Kimikarin (escape room), 6-16 urte bitartekoentzat –izena eman behar da aldez aurretik–.
  • 12:00eta eskulanen erakusketaren inaugurazioa.
  • 17:00etan egurrezko jolasak parkean.
  • 21:30ean kontzertuak txosna gunean: Balarrasa, The Clayton eta Exterminio de la raza del mono.

Uztailak 4, domeka

  • 12:00etan meza.
  • 13:00etan herriko ume jaioberriei ongietorria.
  • Ondoren, herriko dantzarien emanaldia kanpoko frontoian.
  • 16:30ean puzgarriak eskolan.
  • 18:30ean Txamukos Mariatxien emanaldia kanpoko frontoian. Eguraldi txarrarekin kultura etxean.
  • 22:30ean Berbapasie txosna gunean.

Uztailak 5, astelehena

  • 12:00etan hildakoen aldeko meza.
  • 12:30ean umeendako antzerkia kanpoko frontoian: Gora kasete. Eguraldi txarrarekin kultura etxean.
  • 18:00etan antzerkia kanpoko frontoian: Korapiloa. Eguraldi txarrarekin kiroldegian.
  • 20:00etan Idoia Asurmendiren kontzertua txosna gunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak