Oletako Atxineta baserrian izan dira kontsumitzaileak ahabiak nola ekoizten dituzten ezagutzen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 27a, 15:50

Ereindajanek Elikabira sentsibilizazio kanpaina antolatu du. Elikadura ereduan eragin, sentsibilizazio lanak egin eta kontsumo kolektiboan urratsak egiteko jardunaldia izan da. 

Elikabiraren barruan eskualdeko bost baserri edo etxalde bisitatzeko aukera izan dute kontsumitzaileek.

Jakiak nondik datozen ikuste aukera

Aramaioko Atxineta baserrian, adibidez, frutagintza eta abeltzaintza nola egiten duten ezagutu dute. Igor Asarta arduratzen da Atxineta baserrian ahabiaren ekoizpenarekin: "Orain dela 24 urte landatu genituen arbolak. Ahabiekin zukua eta marmelada egiten ditugu". Garrantzitsua da Asartarendako horrelako ekimenak egitea, kontsumitzaileek ikus dezaten erosten eta jaten ditugun jakiak nondik datozen. "Ahabiak, esaterako, garestiak dira. Hona etorrita, kontsumitzaileak ikus dezake zergatik diren garestiak. Ez da mahatsa bezala guztia era berean jasotzen, ez; heldutasunaren arabera jasotzen dugu. Hortaz, behin baino gehiagotan pasa behar izaten da arboletatik".

Dastatzea

Bisitan parte hartu dutenak ere gustura geratu dira. Ahabi arbolak ikusi ondoren, animaliak ikusteko aukera izan dute: behiak, ahuntzak eta oreinak dituzte Atxinetan. Eta, bisita amaitzeko dastatzea egin dute: ahabi zukua eta ahabi marmelada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak