Bertan behera geratu dira epe edo data gabeko hitzarmenak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 24a, 16:00

Udalak hainbat hitzarmen egin izan ditu herritarrekin eta eragileekin –udal bideen erabilera, ura...–. Bada, bertan behera geratu dira datarik edo epea zehaztu gabe sinatutako orain arteko hitzarmen guztiak.

Aramaioko Udalak bertan behera utzi ditu datarik edo epe zehatzik gabeko hitzarmenak. Udalak hainbat hitzarmen egin izan ditu herritarrekin eta eragileekin –udal bideen erabilera, ura...–. Baina Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak dio hitzarmenak ezin direla datarik gabekoak eta betierekoak izan.

Hori horrela izanda, bertan behera geratu dira datarik edo epea zehaztu gabe sinatutako orain arteko hitzarmen guztiak, berdin da zein den hitzarmen horien arrazoia edo izaera. Udaletik jakinarazi dute baten batek horrelako hitzarmenen bat sinatuta baldin badauka, eta uste baldin badu oraindik ere indarrean egon beharko litzakeela; adibidez, hitzarmena sinatzearen arrazoia gaur egun ere indarrean dagoelako, udaletxean eskaera ofizial bat egin beharko duela, hitzarmen zaharra eta hau berritzeko arrazoiak aurkeztuz. Udalak kasu guztiak aztertuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak