Uema-ren 'Bertatik bertara' kanpainarekin bat egin du Aramaioko Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko ekainaren 24a

Bertatik bertara kanpainako mahai gainekoak banatuko dituzte herriko taberna eta jatetxeetan.

Zerbitzuen sektorean euskara indartzeko Bertatik bertara udako kanpaina jarri du martxan Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema). Aramaioko Udalak, beste behin, bat egin du irail erdialdera arte iraungo duen kanpainarekin: horren mezua daramaten mahai gainekoak banatuko dituzte herriko tabernetan eta jatetxeetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak