Gaur zabalduko dute ur parkea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 25a, 09:00

Artxiboko irudia.

Astelehenetik domekara bitartean egongo da zabalik, 11:00etatik 19:30era.

Gaur, egubakoitza, ur parkearen denboraldia zabalduko dute. Udalak dagoeneko arautu du ur parkeak aurtengo udan izango duen ordutegia: eskolako opor egunetan, astelehenetik domekara bitartean, 11:00etatik 19:30era egongo da zabalik; eta eskola egunetan, astelehenetik egubakoitzera 16:30etik 19:30era eta zapatuetan eta domeketan 11:00etatik 19:30era bitartean.

Gunea errespetatzeko deia

Ur parkea "aramaioar guztiena" dela nabarmendu du Udalak, eta, horren harira, eskatu du, gainontzeko azpiegituren moduan, zentzuz erabiltzea eta errespetatzea umeen gune hori. Jende gehiegi pilatzen bada, txandak egiteko eskatu dute.

Ezin da ez jan ez edan

Ur parkearen erdian dagoen botoia sakatu behar da ura botatzen hasteko; 15 minutura geratu egingo da, eta, berriro erabili gura bada, berriro eman behar zaio botoiari. Ur parkeko ura ez dela edangarria nabarmendu dute; gainera, ezin da ez jan ez edan; ezin da kristalezko botilarik sartu; ezin dira ibilgailuak sartu; eta ezta animaliak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak