Leku berriarekin, baina gogo berarekin dator Eguzkierripa Rock jaialdia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 18a, 12:00

2918ko ekitaldiko irudia.

Eguzkierripa Rock jaialdia ospatuko dute bihar, zapatua, eskola azpian.

Iazko etenaldiaren ondoren, aurten indarberrituta datoz Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladako kideak. Bihar, zapatua, Eguzkierripa Rock jaialdia ospatuko dute, XII. aldiz.

80 txartel jarri dituzte salgai, eta antolatzaile lanetan dabilen Unai Etxenausiak azaldu du ia denak saldu dituztela. Segurtasun neurri guztiak hartuta egingo dituzte biharko ekitaldiak: "Bazkaria 14:30ean izango da, eta launakako mahaietan elkartuko gara".

Bazkariaren txartelarekin batera arratsaldeko kontzertuetara sarrera ere saldu dute.

Goizean, Ekiñe Casado

Aurtengo ekitaldiak izango duen berritasuna da Eguzkierripan izan beharrean jaialdia eskola azpian izango dela. Eguna hasiko dute Arrasateko bakarlari Ekiñe Casadorekin. Emanaldi akustikoa eskainiko du, 12:30ean, Arrasateko musikariak. Besterik ez bilduman jaso dituen bost kantuak eta beste zenbait lan eskainiko ditu zuzenekoan.

Arratsaldean lau talde

Bazkaldu ondoren, arratsaldeko kontzertuen txanda izango da. Zuzeneko emanaldia eskainiko dute Bordan Bizio, El Exterminio de la Raza del Mono, Libertad Condicional eta The Mood Rings taldeek. Urtebeteko etenaldiaren ondoren jaialdia ospatzeko "gogoz" daudela dio Etxenausiak.

Errespetuz gozatzeko dei egin dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak