Gazte udalekuetan zer egin erabakitzeko bilera egingo dute domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 18a, 09:42

Uztailean egingo diren gazte udalekuetan zer egin erabakitzeko bilera irekia egingo dute domekan, ekainaren 20an, udaletxean, 18:00etan. Gaur da gazte udalekuetan izena emateko azkeneko eguna.

Bilera begiraleekin eta izena eman dutenekin izango da. Aurre-lanketa bat egin dute dagoeneko, baina zer egingo duten, nora irtengo diren... Hori guztia erabakitzeko dago. Elkarren artean eta guztion gustuak kontuan hartuta adostu nahi dute egitaraua.

Kirol udalekuak

Ekintza eta kirol udalekuak uztailaren 19tik uztailaren 25era bitartean izango dira. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira eta ondo pasatzea izango da helburu nagusia.

Musika sortzen udalekuak

Aramaioko Udalak gazteei zuzendutako beste eskaintza bat ere badu uztailerako. Uztailaren 8tik 15era, 12-18 urte bitartekoei Musika sortzen udalekuak eskainiko zaie. Ideia musikala eta sormena lantzea izango da asmoa, eta abesti bat sortu eta graba-tuko dute.

Gaur da izena emateko azkeneko eguna

Aipatutako bi ekintzetan izena emateko azkeneko eguna gaur da, egubakoitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak