Aramaixo Herri Eskola proposamenak jaso ditu boto gehien

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko ekainaren 14a

Egueneko bozketa unea. Argazkia: Igone Osinaga.

Eguenean egindako bozketan boto gehien lortu zuen proposamena izan zen Aramaixo Herri Eskola; hain zuzen, 69 boto.

Aramaioko eskolaren izena aldatzeko prozesua amaierara iritsi da. Eguenean egin zuten bozketa: sei proposamenen artean aukeraketa egin behar zuten aramaioarrek.

Bada, ondokoak dira bozketaren emaitzak:

  • Aramaixo Herri Eskola: 69 boto
  • Aramaixo Eskola: 59 boto
  • Aramaio Herri Eskola: 36 boto
  • Aramaio Eskola: 22 boto
  • Orixolpe: 26 boto
  • Tellamendi Eskola: 17 boto

Jakinarazpen ofiziala

Bozketaren emaitzak Ikuskaritzan eta Hezkuntza Sailean jakinarazi beharko dituzte orain.  Behin Hezkuntza Sailak aldaketa onartu eta EAE-ko aldizkari ofizialean argitaratu arte ezin izango da izen berria erabili.

Elkarbizitza batzordeko kideek "eskerrak eman" nahi dizkiete prozesu hau "posible izan dadin" lagundu eta parte hartu duten ikasle, langile, guraso eta herritar guztiei.