Musika udalekuak eta kirol udalekuak egingo dituzte uztailean zehar

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 14a, 13:05

Gazte aisialdi programa antolatu dute 12-18 urte bitartekoendako. Uztailean zehar egingo dituzte udalekuak: bi ekintza egongo dira: musika eta kirola.

Gazteei zuzendutako aisialdi eskaintza antolatu du Udalak: Gazte aisialdia programa. Aramaion bertan gustura egiteko ekintzak izango dira, eta bi ardatz izango dituzte: musika eta kirola.

Musika sortzen udalekuak

Musikaz gozatu eta ondo pasatzeko udalekua izango da. Ideia musikala eta sormena landuko dute eta helburua abesti bat sortu eta grabatzea izango da. Uztailaren 8tik 15era bitartean izango da. Irakasleak Manex Arriolabengoa eta Larraitz Arriolabengoa izango dira.

Ekintza hori 12 eta 18 urte bitartekoei zuzenduta egongo da.

Ekintza eta kirol udalekuak

Denen gustuko ekintzak prestatu eta horiekin ondo pasatzea izango da helburua. Uztailaren 19tik 25era bitartean egingo dute. Egitaraua prestatzeko bilera irekia egingo dute ekainaren 20an, 18:00etan udaletxean. Gidariak herriko gazte begiraleak izango dira.

12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintza izango da hori.

Prezioa 35 euro

Izena udaletxean eman beharko da ekainaren 18a baino lehen. Programa bakoitzeko 35 euro izango da prezioa.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak