Emon eta Neomak taldeen kontzertua frontoi kanpoan izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 11a, 16:01

Ekainaren 6an Azkoagan eskainitako emanaldia. Argazkia: Aritz Alustiza.

Bihar, zapatua, trikiti doinuez gozatzeko aukera egongo da Aramaion. 12:00etan emanaldia eskainiko dute kultura etxean trikiti eskolan ibilitako ikasleek; eta, arratsaldean, kontzertuen txanda izango da.

Trikikalejira elkarteak antolatuta, hainbat emanaldi eta ikastaro egingo dituzte bihar trikitiaren bueltan.

12:00etan, trikiti jaialdia egingo dute kultura etxean. "Eskolatik pasa direnei keinu txiki bat egin nahi diegu, eta belaunaldi askotariko jendea batu. Trikitia eta panderoa lagun, ordu erdiko emanaldi motza baina era berean polita egingo dugu", dio trikiti irakasle Aritz Alustizak.

Arratsaldean tailerrak izango dituzte: perkusio tailerra Aitor Aranbururekin, kantu tailerra Larraitz Arriolabengoarekin eta irrintzi tailerra Oihana Amezkuarekin. Aurrez eman behar da izena.

18:30ean, kontzertuen txanda izango da. Frontoian izango dira, kanpoko aldean: Neomak eta Emon taldeen doinuak entzuteko aukera egongo da. Sarrerak eventbrite.es atarian eros daitezke; egunean bertan ere egongo da sarrerak eskuratzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak