CHCk orain arteko tarifak mantenduko ditu ekainaren 30era arte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko ekainaren 9a

Argazkia: unplash.com.

Aramaioko Argindar Banatzailearen komertzializatzailea den CHCk erabaki du ekainaren 30era arte orain arteko prezioak mantentzea. Uztailean jakinaraziko du zein izango den plan berria.

CHC argi-banatzaile txikien komertzializatzailea da; baita, Aramaioko Argindar Banatzailearena ere —AAB–. Bada, argindarraren tarifa berrien aurrean, CHCk jakinarazi du ekainaren 30era bitartean orain arteko prezioak mantenduko dituela.

Aurrera begira ezarriko diren bestelako plan edo tarifak bezeroen artean jakinaraziko ditu. "Helburua, bezero bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta, neurrira egindako tarifak aplikatzea izango da, ahalik eta abantaila handiena eskainiz”", azaldu dute ohar bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak