Azkenaldian gertatu diren "bandalismo ekintzak" salatu ditu Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 4a, 12:35

Argazkiak: Aramaioko Udala

Aramaioko Udalak gogor salatu ditu azkenaldian herrian gertatu diren apurketa eta bizilagunen aurkako erasoak. Bart edukiontzi zuria lekuz mugitu zuten, barruko edukia lurrean utziz.

Herriaren kontra eta bizilagunen kontra egiten diren erasoak ez direla inondik inora ere onartzen nabarmendu dute Udal ordezkariek azken gertakarien aurrean. Azken hilabeteetan gertatzen ari diren "bandalismo ekintzak" salatu dituzte eta "nahikoa" dela adierazi.

Bart, edukiontzi zuria lekuz mugitu dute

Bart, esaterako, ezezagun batzuek edukiontzi zuria lekuz mugitu zuten barruko arropak kalean botata utziz. Gainera, frontoi ondoko zuhaitza ere apurtu zuten.

Azkenaldiko ekintzak

Baina ez dira horiek azkenaldiko gertaera bakarrak. Udalak kaleratu duen oharrean bestelako ekintza batzuk ere aipatzen dituzte: Eguneko zentroaren aurka, inoiz, patatak eta arrautzak bota izan dituzte; ekintza kulturalak saboteatu nahi izan dituzte; herritar batzuen etxeen kontra arrautzak eta fruta bota; asteburuetan eskolako patioa eta parkea zikinduta eta kristal zatiz agertzen dira; eta, parkeko mahai bat bere lekutik atera dute.

Eragileekin elkarlanean

"Gertakari hauen aurrean Udala oso arduratuta dago", adierazi dute ohar bidez. Gertatzen ari dena gelditzeko asmoz, herriko eragile ezberdinekin bilerak egiten hasi dira Udal arduradunak. Gainera, herritarren inplikazioa eskatu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak