2021eko aurrekontuari 424.324,11 euroko txertaketa egitea onartu du Udalbatzak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 4a, 11:40

Maiatzaren 27ko osoko bilkura.

2020ko likidazio positiboa aprobetxatuta 424.324,11 euroko txertaketa egingo zaio aurtengo Udal aurrekontuari. Herritarren bizi kalitatea hobetzeko erabiliko da diru kopuru hori.

2020ko likidazio positiboa aprobetxatuta, 2021eko aurrekontuari 424.324,11 euroko txertaketa egitea onartu zuen udalbatzak, aldeko sei botoekin eta EAJko bi zinegotzien kontrako botoekin. 2020an 24.000 euro gehitu zitzaion soberakinari: egun, Udalaren soberakina 1.641.454,35 eurokoa da. Eta soberakin horretatik, aipatutako kopurua txertatuko zaio aurrekontuari.

Proiektu nabarmenenak

Egoera finantzario ona aprobetxatuta "dauden beharrak eta eskaerak" bete nahi dituzte, herritarren bizi kalitatea hobetzeko. Txertaketa horretako proiektu aipagarrienak dira: irisgarritasuna hobetzea kultura etxearen, okindegiaren eta goiko bi tabernen inguruan; Kurtzeaga-Karobia-Andra Mari ibilbidean zati bat bide berde gisa egokituko da eta beste zati bat porlanez jarriko da; liburutegian Aramaioko fondo berezia sortuko da; agertoki txiki modularra erosiko da; ur sarean inbertsioak egingo dira; eta hainbat errepide asfaltatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak