Aramaioko Udalak Kasatxo inguruan gertatutakoa salatu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 1a, 12:38

Maiatzeko azkeneko aste bukaeran, ezezagun batzuek Kasatxo elkartean pintaketak egin zituzten eta inguruko zortzi zuhaitz kaltetu. Udalak salaketa jarri du Ertzaintzaren aurrean.

Aramaioko Udalak Kasatxo inguruan gertatutakoa salatu du. Kasatxo elkarteko eraikin pribatuan egindako pintaketek zentzurik ez daukatela azaldu dute, eta nabarmendu dute zentzu gutxiago daukatela inguruko 8-9 zuhaitzei egindako kalteak.

"Inguru horretako zuhaitzek 2019ko maiatzean ere antzerako eraso bat jasan zuten, nahiz eta oraingoan ez dakigun denak bizirik mantendu ahalko diren. Orain dela 2 urte bezala, gertaera hau Ertzainetan salatu du Udalak eta Urkiolako parke naturalekoei eta Foru Aldundiari jakinarazi", azaldu dute ohar bidez.

EAJren mozioa

Gertakari hori salatzeko, EAJko zinegotziek mozioa aurkeztu zuten egueneko osoko bilkuran. Jeltzaleek hiru puntuko mozioa aurkeztu zuen; horietatik bi puntu onartu zituen Udalbatzak.

1. "Aramaioko Udalak gogor gaitzetsi du hilaren 23an Etxaguenen Kasatxo inguruan izandako gertakariak; izan ere, ezezagun batzuek pintaketa kriminalizatzaileak egin zituzten eta gutxienez zortzi zuhaitz kaltetu zituzten". 

2. "Udalak salaketa jarriko du Ertzaintzaren aurrean, Udalaren jabetza delako eta Urkiolako parke naturalean kalteak izan dituelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak