Gorbeialdeko bertso abentura Manurgan egingo dute, ekainean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mai. 31a, 11:13

Bertso Abenturako kartela.

Hiru eguneko egonaldia egingo dute Gorbeialdeko 10 eta 13 urte bitarteko bertsozale gaztetxoek Manurgan. Eskualdea ezagutzeaz gain hitzarekin jolasteko aukera izango dute.

Ekainaren 22an, 23an eta 24an Manurgan egingo dute urteroko bertso abentura. Bertsozale.eus atarian egin beharko da izen-ematea, ekainaren 11 baino lehen. Ekainaren 11tik 18ra matrikula formalizatu eta ordainketa egin beharko da. Egonaldiak 45 euroko kostua izango du pertsonako.

10 eta 13 urte bitarteko haur bertsozaleentzako egonaldia izango da Manurgakoa. Legutioko, Zigoitiako, Zuiajo, Arrazua-Ubarrundiko eta Aramaioko udalerrietako haur bertsozaleak elkartuko dira, zehazki. Eskualdea ezagutzeaz gain, hitzarekin jolasteko aukera izango dute.

Autobusa joateko eta etortzeko

Autobus zerbitzua egongo da ekainaren 22an joateko, eta ekainaren 24an itzultzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak