Markel Arriolabengoak trinketeko partidua jokatuko du gaur, Maitena trinketean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mai. 28a, 10:18

Arriolabengoa eskuz banaka txapeldun izan da aurten.

Arabako mailako trinkete txapelketan hiru partidu jokatuko dituzte Aramaioko pilotariek. Bestalde, Herriarteko Txapelketan Aramaiok ez du jardunaldirik jokatuko aste bukaera honetan.

Trinketean, aste bukaeran hiru jardunaldi izango dituzte: batetik, Markel Arriolabengoak atzeratuta zuen lehia jokatuko du gaur, egubakoitza: Maitena trinketean, 19:00etan, Amurrioko Arauzoren aurka. Partidu hori irabazten duenak zapatuan izango du hurrengo lehia, finalerdietan: Xabi Errastiren aurka, 16:00etan, Astronomos pilotalekuan.

22 urtez azpikoen kategorian, Asier del Campok, finalerdia jokatuko du bihar, 10:00etan, Amandoren aurka, Astronomosen.

Arabako Herriartekoa

Arabako Herriarteko Txapelketako hirugarren jardunaldian, Aramaiok 2-1 galdu zuen Amurrioren aurka. Aste bukaera honetan, aldiz, Aramaiok ez du jardunaldirik jokatuko; ekainaren 5-6ko aste bukaeran izango dute hurrengo jardunaldia, Agurainen aurka. Behin ligaxka amaituta, finalerdiak izango dituzte, ekainaren 12-13ko aste bukaeran, eta finala ekainaren 20an izango da, Laudion.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak