Jakoba Errekondok balkoiak, leihoak eta etxe-atariak nola apaindu azalduko du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mai. 24a, 14:45

Aramaio loratzen ekimenaren barruan hitzaldia eskainiko du Jakoba Errekondok. Kultura Etxean izango da, bihar, martitzena, 18:00etan.

Etxe-atari, balkoi eta leihoak apaintzeko lehiaketaren aurreko hitzaldi ikastaroa eskainiko du Jakoba Errekondok. Aramaio loratzen ekimenaren barruan antolatutako hitzaldia izango da.

Balkoietako, leihoetako eta etxe-atarietako landareen zaintzaren eta estetikaren inguruan jardungo du: bertako landareak zeintzuk diren azaldu eta apaintzeko erabil daitezkeen beste material batzuen berri emango du Errekondok. Gainera, jendeak dituen galderak eta zalantzak argituko ditu.

Hitzaldi ikastaroa kultura etxean izango da, martitzenean, 18:00etan. Dagoeneko itxi dute sarrerak on line hartzeko aukera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak