Binakako txapelaren bila joango dira Martin Abarrategi eta Manex Agirre

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mai. 21a, 08:00

Martin Abarrategi bertsotan.

Arabako binakako bertsolari txapelketako finala jokatuko dute bihar, Legution. Hiru bikote lehiatuko dira; tartean Abarrategi eta Agirre bikote aramaioarra.

Manex Agirre eta Martin Abarrategi Legution izango dira bihar, Arabako binakako txapelketako finalean. Saioa 17:30ean hasiko da, Legutioko kiroldegian.

Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke. Aramaioko bikoteaz gain, finalean arituko dira Iñaki Viñaspre eta Unai Anda bikotea eta Manuel Bendala eta Oihane Perea bikotea.

Herrikide izatearen indargunea

Abarrategik dio "gogotsu" daudela finala jokatzeko. Bikote moduan euren indargunea herrikide izatea dela dio: "Aurrez ezagutzea eta daukagun konfiantza". Agirre finalera saio txukuna egiteko gogoz doa: "Txapelketa honek zerbait ona izan badu, niretzat, bikotekidea izan da. Martin bertsotan sendo dabil, zuzen, umore puntu bizi batekin ere bai. Horrek bultza egiten du, eta gauzak hobetzeko gogoa ematen du". Abarrategik nabarmendu du ez dela kasualitatea finaleko saioan oholtza gainean Arabako hiru txapeldun egotea.

Finaleko aurkezleak Nieves del Alamo Gil eta Eli Plazaola Zubizarreta izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak