Aramaiok Euskadiko kluben arteko txapelketako lehia jokatuko du domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko maiatzaren 13a

Markel Arriolabengoa eta Xabi Errasti txapelarekin, eta Omar Torres eta Aitor Alava.

Unda pilotalekuan izango da lehia, 11:00etan. Aramaiok Billabonako Behar Zara taldearen aurka neurtuko ditu indarrak.

Euskadiko Kluben arteko txapelketaren barruan, eskuz binakako lehia jokatuko dute Aramaioko pilotariek. Gazte mailako lehia izango da eta etxeko bikoteak Billabonako Behar Zara bikotearen aurka jokatuko du.

11:00etan hasiko da partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak