Eurekin batera abestuko dute Hegoi Amabizka, Maddi Agirre eta Euneke de los Aires gasteiztarrek eta Beñat Cano aguraindarrak.
Bertsoa Bizi Gazte Egunarekin batera ospatuko da eskolarteko finala. Egunari hasiera 10:00etan emango zaio, BBG lehiaketako bideoen proiekzio eta sari banaketarekin. Ondoren, Eskolarteko bat-bateko finala izango da.
Barikura arte egongo da bideoak bozkatzeko aukera.
Euskal Herriko finala udazkenean izango da
Maiatzean zehar gainerako lurraldeetako finalak jokatuko dira –ekainean jokatuko dute Lapurdikoa, Nafarroa Beherakoa eta Zuberoakoa–. Euskal Herriko Eskolarteko finala, aldiz, udazkenean izango da.
Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute Eskolarteko Txapelketa: aurten, 33. aldiz. Eta, besteak beste, gazteei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea du helburu.