Atzo, domeka, txapelketako bigarren finalerdia jokatu zuten Gasteizen. Martin Abarrategi eta Manex Agirre; Peru Abarrategi eta Beñat Garaio; eta, Xabi Igoa eta Felipe Zelaieta aritu ziren aurrez aurre.
Lanak amaituta, puntuazio altuena Abarrategi eta Agirre bikoteak lortu zuen: 662,5 puntu. Modu horretan, maiatzaren 22an Legution jokatuko den finalerako txartela eskuratu zuten.
Lehenengo finalerdian: Viñaspre eta Anda
Lehenengo finalerdia Amurrion jokatu zuten, zapatuan. Hiru bikote bertsolari aritu ziren lehian, eta finalerako txartela Iñaki Viñasprek eta Unai Andak lortu zuten, 674,5 punturekin.
Bi finalerdietako puntuazioak kontuan hartuta, finala jokatuko duen hirugarren bikotea Manuel Bendalak eta Oihane Pereak osatutakoa izango da.
Finalerako sarrerak
Finala Legutioko kiroldegian izango da, maiatzaren 22an, 17:30ean. Finalerako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke.