Ospakizuna eta hausnarketarako tartea, Gazte Egunaren barruan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mai. 7a, 15:36
Parkean izango dira bazkaria, mahai-ingurua eta musika.

Gazte Eguna ospatuko dute bihar, zapatua, Aramaion.

Azken urte honetan ezer gutxi egiteko aukera egon da; baina, oraingoan, modu xumean bada ere, Gazte Eguna antolatzea erabaki du Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladiek.

Hitzaldia eta mahai-ingurua

Festa ukitua izango du egunak, baina, horrez gain, hitzaldia eta mahai-ingurua ere antolatu dituzte. 12:00etan ekingo diote egunari: kultura etxean hitzaldia egingo dute. Hain zuzen, kultura bera izango dute berbagai.

12:30ean, bazkaria egingo dute, parkean. Txartelak Añai tabernan jarri dituzte salgai, bost euroren truke: ogitartekoa, zerbeza eta kafea izango dute bazkaltzeko. "Erritmo onean doaz saltzen txartelak", azaldu du Unai Etxenausiak, gazte asanbladako kideak.

Musika izango dute parkean

16:30ean, solasaldia izango dute okupazio eta gune autogestionatuen inguruan, eta ondoren, musikak girotuko du arratsaldea. Ibiza Sound System taldeak jarriko du musika. "Distantziak gordeta eta taldeetan banatuta egongo gara", gaineratu du Etxenausiak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak