Paula Amilburu: "Señora hitzak emakume ahaldunduaren esanahia ere badu"

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mai. 7a, 18:00

Paula Amilburu bertsolaria.

Paula Amilburu aramaioarra I. Señora sariketako finalean izango da, bihar, Lesakan. Finalerako sarrera guztiak agortu diren arren, bertso saioa bertsoa.eus atarian jarraitzeko aukera eskaini dute.

Azken urtean plaza gutxi eginda joan zen aramaioarra Mutrikuko finalerdira. Hala ere, finalerako txartela lortu zuen, eta oso gustura ibili zela kantuan azaldu du.

Finalerdia jokatzeko gogotsu zeunden. Nola sentitu zienen Mutrikuko saioan?

Oso gustura egon nintzen. Saio oso berezia izan zen, publiko jakin bat zuena. Gainera, saioko sarrera guztiak agortu ziren; horrelakoetan, publikoa esker onekoa zaten da beti, eta bertsolarien artean giro ona izan genuen.

Bertsotan nola aritu zinen?

Saio ona izan zen eta nik oso ondo pasatu nuen. Egia da akats batzuk izan nituela, eta ez nuela espero finalerako txartela lortzea. Baina oso saio ona izan zen eta gainerako bertsolariak ere topera ibili ziren.

Lehen aldiz antolatu dute Señora sariketa. Ze helburu du?

Azkenaldian, emakume bertsolarien artean hainbat saio sortu dira; adibidez, Ez da kasualitatea. Baina sariketa formatu bakoak dira horiek. Honek, aldiz, lehiaketa formatua du. Egia esan, niri gustatu egiten zait lehiakortasuna... Nabarmendu behar da oso lehiakortasun sanoa izaten dela.

Zuk zeuk zeure burua señoratzat duzu?

Bai. Ez dakit zer hartzen duen horrek bere baitan... baina bai. Beti izan diogu beldurra hitz horri. Ume batek señora deitzen dizunean zure gaztaroa amaitu egin dela esan nahi du. Baina señora hitzak emakume ahaldunduaren esanahia ere badu.

Finalera begira, elkartu zara gainerako bertsolariekin bertsotan aritzeko?

Ez nabil asko. Azken bi asteetan lana pilatu zait eta ez dut astirik izan. Lehen, Aramaion entrenatzen nintzen, baina egoera honetan ez nabil. Egun puntualen batean Haizea Aranarekin elkartu izan naiz.

Haizea Arana eskoriatzarra finalean izango da. Nola ikusten duzu?

Indartsua da. Maila onean dabil, eta oso dibertigarria da.

Eta gainerako bertsolariak?

Miren Artetxe ez dut bertsotan ikusi aspaldian, ez nuen izan Aramaioko saiora joateko aukerarik; eta Saioa Alkaiza oso ondo dabil, betiko estiloan.

Lehen aldiz antolatu da Señora sariketa, eta harrera ona izan du.

Bai, gustatu da. Ez nuen espero horrelako arrakastarik izango zuenik. Oso pozik gaude, alde horretatik. Finala Lesakan izango da eta dagoeneko sarrera guztiak agortu dira. Ondo pasatzea espero dugu, eta saio polita egite

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak