Askotariko produktuen eskaintza egongo da Lorabarri azokan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mai. 7a, 15:17

2019ko azokako irudia.

Bihar, maiatzak 8, Lorabarri azoka egingo dute Bixente Goikoetxea plazan. Bertako ekoizleen produktuak erosteko aukera egongo da. Horrez gain, bigarren eskuko azoka ere jarriko dute.

Lorabarri aste amaierara iristen ari da. Gaur, eskolako umeek, 16:00etan zume bizi landatuz egin zituzten jolasguneen inguruko azalpenak emango dituzte, parkean.

Bihar, Lorabarri azoka

Zapatuan, Lorabarri azoka egingo dute Bixente Goikoetxea plazan. 11:00etatik 14:00etara bitartean izango da. Ondorengoak izango dira postuak:

  • Ibabe gazta
  • Kerexara gazta
  • Atxeta gazta
  • Itturralde barazki ekologikoa
  • Gardoki eztia
  • Ekoudalatx mintegia
  • Tologorri marmelada eta zukuak
  • Ona olioa
  • Saltus garagardoa
  • Zituene pasta ekologikoa
  • Bidezko merkataritza

Bixente Goikoetxea plazan, 11:00etatik 14:00etara izango da azoka.

Irati Garaitonandiari laguntza

Horrez gain, bigarren eskuko azoka egingo dute eta batutako dirua Irati Garaitonandia gaztearendako izango da, behar duen aulkia eros dezan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak