'Izan bidea' dinamikaren barruan Tellamendi igoko dute bihar goizean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko maiatzaren 7a

Tellamendira bidean. Artxiboko argazkia.

Izan bidea dinamikaren barruan, bihar, Euskal Herriko 650 mendi tontor igotzeko ekimena jarri du abian Sarek. Aramaion, Tellamendira igoko dute presoen eskubideen aldeko aldarria.

Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko, Sarek, Izan bidea dinamika jarri du martxan. Euskal Herri mailako dinamika izango da, eta bihar, zapatua, 650 tontor igotzeko ekimena egingo dute.

Aramaioko kasuan, Tellamendi igoko dute, eta argazkia aterako dute tontorrean. 10:00etan elkartuko dira plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak