Eskolaren izen proposamenak egiteko epea gaur zabaldu dute. Herritar guztiek izango dute izena proposatzeko aukera. Horretarako bi modu daude: Kintelenean eta herriko liburutegian jarri dituzten kutxetan uztea proposamena; edo, emailez aramaioeskola@aramaioeskola.eus helbidera mezua bidaltzea.
Maiatzaren 17ra arte egongo da proposamenak egiteko aukera.
Kontuan hartzeko irizpideak
Izena proposatzerako orduan, kontuan hartu beharreko irizpideak hauek izango dira:
1. Errespetuzko izena izatea.
2. Hizkuntza euskara izatea.
3. Bakarra izatea; izen bereko eskolarik edo elkarterik ez egotea.
4. Aramaioko testu inguruaren, herriarekin lotura izatea –naturarekin eta mitologiarekin harremana izan dezake ere–.
5. Adierazteko erraza izatea eta luzeegia ez izatea.
6. Herritar ospetsu baten izen propioa ez izatea.
7. Gure garaira egokitua izatea.