Zabaldu dute uztailean egingo dituzten udalekuetan izena emateko epea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mai. 4a, 10:57

Aurten ere, pandemiaren testuinguruan egingo dituzte udalekuak Aramaion, uztailean. Maiatzaren 29ra arte dago izena emateko epea zabalik. Horrez gain, udalekuetarako begiraleak ere behar dituzte.

Udalekuak uztailaren 7tik 23ra egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara bitarteko ordutegiarekin. 3 urte eta 12 urte arteko umeei eta gazteei zuzenduta egongo dira.

Izen-ematea on line egingo da.

Matrikula

Matrikula egiterakoan, ordaindu beharrekoa izango da: 1. haurra, 70 euro; 2. haurra, 50 euro; eta, 3. haurra, 40 euro. Transferentzia egin beharko da ondoko kontu korronte zenbakira:
 ES38 3035 0161 29 1610004897 –kontzeptu moduan umearen izen-abizenak jarri–.

Begirale izan nahi dutenendako informazioa

Begiraleak behar dituzte uztailean zehar egingo diren udalekuetarako. Begiraleen ordutegia izango da 9:30etik 13:30era bitartean. 400 euroko soldata izango dute begiraleek, eta bi formazio saio jasoko dituzte: egitaraua lantzeko ekainaren 12an elkartuko dira, eta oraindik zehaztu gabe dagoen beste data baten ere elkartuko dira. Bi saioak derrigorrezkoak izango dira.

Begirale izateko derrigorrezkoa izango da 17 urte beteta izatea. Horrez gain, baloratu da:

  • Begirale titulua, magisteritza ikasketak.
  • EGA titulua.
  • Umeekin esperientzia izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak