Katixa Agirreren 'Amek ez dute' liburuaren inguruko solasaldia, maiatzaren 26an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko maiatzaren 4a

Txirritola Euskara Elkarteak deia egin du maiatzean egingo den solasaldirako. Katixa Agirreren Amek ez dute liburuaz jardungo dute.

Maiatzaren 26an Amek ez dute liburuaren inguruko solasaldia egingo dute Aramaion. Bada, Txirritola Euskara Elkarteak deia luzatu du parte hartu nahi duenak liburua irakurtzeko denbora izan dezan.

Solasaldia maiatzaren 26an izango da, 18:00etan, oraindik zehazteke dagoen lekuan. Katixa Agirre idazlea han izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak