Azkoagako bidean egiten dabiltzan lanak beste astebetez luzatuko dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mai. 4a, 09:44

Iñurritik Labiena arteko zatian egiten dabiltzan hobetze lanak beste astebetez luzatuko dira.

15 egunerako zen lana luzatu egin da, gutxienez, beste astebetez. Maiatzaren 6an ekingo diote berriro ere errepidearen hobetze lanei Azkoagan; eta, maiatzaren 14ra bitartean, bide mozketak egingo dituzte, orain arte bezala. Aste barruan, honako ordutegian: 8:00etatik 16:00etara bitartean. Lanik egingo ez duten egunetan, asteburutan eta lan-ordutegitik kanpo, semaforo batekin bideratuko dute trafikoa.

Lan hauek Arabako Foru Alduntitik bideratu dituzte, eurena den errepide zati hori jausten ari delako. Hurrengo fase batean, Azkoagako lanak bukatu bezain laster, Zabolan ere egingo dira errepidea konpontzeko lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak