San Martin eskolari izena aldatzeko irizpideak maiatzaren 4ra arte aurkez daitezke

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mai. 3a, 15:23
San Martin eskolak kanpoaldean duen plaka.

Aramaioko San Martin eskolaren izena aldatzeko prozesuak aurrera jarraitzen du. Elkarbizitza Behatokiko kideek izen berria proposatzeko hainbat irizpide ezarri dituzte. Hala ere, irizpide proposamen gehiago jasotzeko zabalik daude.

Hauek dira momentuz eskolako izena proposatzerakoan kontuan hartu behar diren irizpideak:

  • Errespetuzko izena izatea.
  • Hizkuntza euskara izatea.
  • Bakarra izatea; izen bereko eskola edota elkarterik ez egotea.
  • Aramaioko testu-inguruaren, herriarekin lotura izatea –natura eta mitologiarekin harremana izan dezake ere–.
  • Adierazteko erraza izatea.
  • Herritar ospetsu baten izen propioa ez izatea.
  • Gure garaira egokitua izatea.

Beste irizpide batzuk proposatzeko idatzi aramaioeskola@aramaioeskola.eus helbidera, maiatzaren 4a bitartean.

Ondoren, irizpide horiek kontuan izanda izenak proposatzeko epea zabalduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak