Aramaioko pilotariek bi txapel irabazi dituzte aste bukaeran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mai. 3a, 11:09
Markel Arriolabengoa txapelarekin, aurkaria ondoan duela. Argazkia: Heriberto.

Markel Arriolabengoa eta Iñaki Cariñanos Arabako trinkete txapeldunak izan dira, gazte mailan; Arriolabengoak, gainera, banakako Arabako txapelketa ere irabazi du, esku pilotan.

Aste bukaera oparoa izan da Aramaioko pilotarientzat maiatzeko lehenengo hau. Araba mailako trinkete txapelketako finala jokatu zuten zapatuan Gasteizko Astronomos pilotalekuan. Aramaioko Markel Arriolabengoa eta Iñaki Cariñanos pilotariek 30-20 irabazi zuten Txukun Lakua elkartearen aurka, gazte mailan.

Iñaki Cariñanos eta Markel Arriolabengoa pilotariak. Argazkia: Heriberto.

Eskuz banakakoa ere Aramaiora

Eskuz banakako txapela ere Aramaiora etorri da. Markel Arriolabengoak 22-15 irabazi zuen Amurrioko Aitor Aranzoren aurka, atzo, domeka. Gazte mailako kategorian izan zen hori, eta Ogeta pilotalekuan jokatu zuten.

Aramaioko pilotarien maila

Denboraldi ona izaten dabil aramaioarrentzat. Aste bukaeran irabazitako bi txapelez gain, Markel Arriolabengoa eta Xabi Errasti Arabako binakako txapeldunak dira, eta Julen Olaizola Bizkaiko binakako txapelduna da Orozkoko elkartearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak