Banatu dituzte Txirritola Euskara Elkarteak urtero antolatzen duen literatura lehiaketako sariak. Egoerak hala behartuta, ez dute ekitaldirik egin; sarituekin elkartu dira diplomak banatzeko.
Helduen mailan mikroipuinen saila estreinatu dute aurten. Manex Agirre izan da irabazlea, eta Maider Alday Parrak bigarren saria irabazi du.
Gaztetxoen kategorian, ipuinen saila, ondokoak izan dira sarituak:
- LH 6: 1. saria Danel Igoa, Belarrizuri baroa lanarekin; eta, bigarren saria Ibai Torres, Zelulak.
- LH 5: 1. saria Izaro Ezpeleta, Satorren eskualdea; eta, Manex Astola Kawaki eta magu tximinoa.
- LH 4: June Nafarrete, Among US-ra bidaia; eta, Haitz Torres, Patata erraldoi arriskutsua.
- LH 3: Lide Abarrategi Sofa denona da, ama; eta, Oxel Astola, Hiru anaiak eta piratak.
- LH 1 eta 2: diploma jaso dute guztiek.