San Prudentzioko erretretarekin egin diote ongi etorria 'Kutxa bira'-ri San Martin eskolan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko api. 27a, 12:46

Kutxa bira Aramaiora iritsi da. San Martin eskolako neska-mutikoek jaso dute munduan zehar biraka dabilen kutxa. San Prudentzio bezpera izanda, erretretarekin egin diote ongi etorria kutxari eta manifestuari.

11:00etan hasi dute ongi etorri ekitaldia San Martin eskolako neska-mutikoek eskolako patioan. Kutxa bira ekimeneko kutxa Aretxabaletatik iritsi da Aramaioara; eta, San Prudentzio bezpera izanda erretretarekin egin diote ongi etorria. Txikitxoenek danborra jo dute eta gainerakoek musikarekin lagundu eta abestu dute.

Manifestua irakurri du zuzendariak

Ondoren, eskolako zuzendari Saioa Uriartek kutxak barruan daraman manifestua irakurri du: Amets Arzallus bertsolariak idatzitakoa. Gainera, eskolako neska-mutikoen ametsak eta aldarrikapenak jaso dituzte, eta horiek ere kutxa barruan sartu.

Ekitaldia amaitzeko San Martin eskolako abestia abestu dute guztiek elkarrekin.

Parkean, 18:30ean

Arratsaldeko 18:30ean eskolako kideek herriari pasako diote kutxa. Parkean izango da ekitaldia, 18:30ean.

Erlazionatuak

Iritsi da Aramaiora 'Kutxa bira' ekimena

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021 api 27 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak