Julen Olaizolak Bizkaiko binakako pilota txapelketa irabazi du Arkaitz Eskuzarekin batera

Arantzazu Ezkibel Galdos

Arkaitz Eskuza eta Julen Olaizola.

Aramaioko pilotariak Orozkoko pilota elkartzean jokatzen du. Zeanurin jokatutako finala 22-9 irabazi zuten.

Aramaioko Julen Olaizola pilotariak Bizkaiko binakako txapelketako txapela irabazi berri du. Zapatuan Zeanurin jokatutako finalean, Arkaitz Eskuza laudioarra lagun zuela, 22-9 gailendu ziren Xabi Rekalderen eta Ioritz Arbaizaren aurka.

Gazte mailako txapela lortu du modu horretan aramaioarrak. Finalean hasieratik jarri ziren markagailuan aurretik: 11-1, 13-5 eta 18-8 izan ziren tarteko emaitza batzuk.

Olaizola pozik dago lortutako txapelarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak