Bizkaiko binakako txapela janzteko aukera izango du Julen Olaizola pilotari aramaioarrak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko api. 23a, 14:00
Julen Olaizola entrenatzailearekin. Argazkia: Mikel Isusi.

Julen Olaizolak Bizkaiko binakako finala jokatuko du bihar, zapatua, Zeanuriko frontoian. Arkaitz Eskuza izango du bikotekide.

Aramaioko pilotariak Orozkoko pilota elkartean jokatzen du azkeneko urteetan, eta zapatuan Bizkaiko binakako finala jokatuko du, gazte mailan. Bikotekide izango du Laudioko Arkaitz Eskuza. Orozkoko elkartean jokatzen dute biek ala biek.

Aurkariak, aldiz, Dimako Xabi Rekalde eta Orozkoko Ioritz Arbaiza izango dira. Finala Zeanuriko frontoian jokatuko dute, bihar, zapatua, 18:00etan.

"Final parekatua izango da. Ligan elkarren aurka jokatu dugu, eta emaitza gure aldekoa izan da: 22-21. Finalerdietako emaitzak ere antzerakoak izan ditugu: guk 22-9 irabazi genuen eta eurek 22-10. Guk gurea ondo egiten baldin badugu, irabazteko moduan egongo gara", dio Olaizolak. Azkenaldiko eskuko minak gainditu egin dituela dio: "Azken hilabeteetan minez ibili arren, orain hobeto nago, min barik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak