Zapatuan, nerabeen aisialdi aukerak aztertzeko bilera irekia egin zuten udaletxean.
Nola baloratzen duzu bilerak emandakoa?
Gogotsu eta pozik irten ginen. Hamazazpi lagun elkartu ginen, nerabeak eta gazteak. Modu dinamikoan planteatu genuen bilera, eta horrek aukera eskaini zigun euren berri izateko.
Zein aukera dituzte gaur egun nerabeek Aramaion?
Aukerak badituzte. Gure kezka da 12 urtera arte Aramaion haurtzaro osasuntsu, duin eta aberatsa izateko aukera dutela; eta, adin horretatik aurrera, aldaketa handia izaten dutela. Herriarekiko eta baita hizkuntzarekiko ere desafektazio handia eragiten du horrek.
Eta zein da nerabeen kezka nagusia?
Herrian zein leku okupatzeko aukera duten. 15-16 urtekoek gazte lokala dute, baina gaur egun itxita dago. Espazio faltarena ez da berria, baina aurten bizi dugun egoerarekin espazio falta hori nabarmenago egin da. Belaunaldi ezberdinak elkarrekin aritzeko proposamena garatu behar dugu.
Hurrengo pausoa zein izango da?
Maiatzaren 15ean, 20-25 urte bitarteko gazteei lau orduko formakuntza saioa bat eskainiko zaie, Txatxilipurdirekin. Hori egin ondoren, nerabeekin elkartuko gara berriro ere aisialdiaren inguruko proposamenak egiteko.