Bake epailea izendatzeko prozesua zabaldu du Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko apirilaren 19a

Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko prozesua zabalik da. Eskaerak udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, maiatzaren 4a baino lehen.

Aramaioko bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko prozesua zabaldu du Udalak. Apirilaren 12an, argitaratu zuten iragarkia ALHAOn; hala, maiatzaren 4a izango da eskaera egiteko azkeneko eguna. Udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu behar da eskaera. Hautagaiei jakinaraziko zaie zeintzuk diren baldintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak