Bihar hasiko dute Arabako binakako bertsolari txapelketa, Izarran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko api. 16a, 10:14

Txapelketan Aramaioko sei bertsolarik parte hartuko dute. Biharko saioan Xabi Igoak eta Andere Arriolabengoak kantatuko dute. Izarrako Kultura etxean izango da, 17:30ean.

Arabako binakako bertsolari txapelketari aste bukaeran emango zaio hasiera. Egoerak hala baldintzatuta, banakako txapelketa izan behar zena egokiago ikusi dute binakakoa izatea. Hain zuzen ere, bederatzi bikotek parte hartuko dute txapelketan. Horietatik sei bertsolari aramaioarrak izango dira: Xabi Igoa, Andere Arriolabengoa, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi, Manex Agirre eta Aitor Ugarte. Bikote bakarra izango da bertsolari aramaioarrez osatutakoa: Martin Abarrategik eta Manex Agirrek osatuko dutena.

Zapatuan, Izarran

Txapelketa bihar, zapatua, hasiko da, Izarran. Hiru bikote lehiatuko dira, 17:30ean, kultura etxean: Iñaki Viñaspre eta Unai Anda, Xabi Igoa eta Felipe Zelaieta eta Xabier Antia eta Andere Arriolabengoa. Egungo osasun egoera zein den ikusita, eta konfinamenduak gerta daitezkeela ikusita, banakako txapelketa debaluatu zitekeelako erabaki dute binakakoa egitea, Arriolabengoaren esanetan. "Binakakoa izango da, baina txapelketaren formatua galdu barik", gaineratu du. "Araban denak ezagutzen dugu elkar, eta giro ona dugu. Dagoeneko entrenatu gara zerbait... txapelketarekin gozatuko dugula uste dut", gehitu du Arriolabengoak.

Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke.

Domekan, Araian

Bigarren saioa apirilaren 18an izango da, Araian. Parte hartuko duten  bertsolariak Eli Zaldua eta Aitor Ugarte, Martin Abarrategi eta Manex Agirre,  eta Peru Abarrategi eta Beñat Garaio izango dira. Araiako Andra mari aretoan izango da saioa, 17:30ean. Sarrerak internet bidez eskura daitezke.

Hirugarren saioa apirilaren 24an izango da, Oionen. Finalerdiak, berriz, Amurrion eta Gasteizen izango dira eta finala, azkenik, Legution.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak